En Vitoria nunca se ha hablado euskera

Erabat okerra izan arren behin baino gehiagotan entzun behar izan dugun esaldia da. “Aquí en Vitoria nunca se ha hablado euskera“, euskara Gasteizen zerbait arrotza bailitzan, Bizkaia zein Gipuzkoatik azken urteotan ekarritakoa. Errepasatu dezagun, gainetik bada ere, euskararen historia Gasteizen.

Auzoen izenak

Zein hizkuntza erabiltzen zuten Gasteizen eta inguruko herrietan bizi ziren biztanleek ikusten zuten paisaia izendatzeko? Egunero erabiltzen zuten hizkuntza jakina, euskara. Gazalbide (gatza garraiotzeko bide bat handik igarotzen zelako), Judimendi (juduen mendia), Lakua (laku bat zegoelako), Mariturri (Mariren iturria), Errekaleor (ur gutxi zeukan errekatxoa), Ibaiondo (ibaiaren ondoan) eta beste asko. Gasteizko auzoetako izenek euskaraz hitz egiten digute.

Herrien izenak

1025ean idatzitako Donemiliagako goldean Arabako hainbat herriren izenak agertzen dira. Gastehiz ondoan zeuden herrien izenak irakurtzen badituzu, ezagunak egingo zaizkizu: Elhorriaga, Adurzaha, Gardellihi, Ehari, Ihurre, Hurivarri, Haztegieta, eta abar.

Kaleen izenak

Gasteiz izena ahaztuta geratu zen Antso VI.ak Nova Victoria moduan bataiatu zuenean, baina gasteiztarrek euskara erabiltzeari eutsi zioten. Zein zen Gasteizera joateko bidea? Vitoriabidea, gaur egun Jundizen dagoen kalea hain zuzen ere. Gauza bera gertatu zen Agurain-Salvatierrarekin, Salbaterrabide kalea.

Euskarazko leku izenak erdaldunduz

Mendeen joan-etorrian euskara galduz joan zen Gasteizen eta horrekin batera euskarazko izenak zuten lekuak erdalduntzen hasi ziren. Adibiderik garbiena Barrenkale kalea da, Barrancal bihurtu zena. Edo Oihaneder jauregia, Montehermoso izatera igaro zena.

XVI. Mendea

1525an Gasteiztik igaro zen Andrea Navagiero eta ondorengoa idatzi zuen: “Gasteizen gazteleraz mintzo da, baina euskara ulertzen dute, eta gainontzeko herrietan hizkuntza honetan mintzatzen dira“. *

37 urte beranduago, 1572n, Gasteiz euskalduna zela esan zuen Giovanni Batistak, nobleak izan ezik, “ikusten da bertan (Vittoria) herritarrak Biscainoz edo Bascongadoz mintzo direla […] nobleek gazteleraz argitasun osoz hitz egiten dute bitartean“.*

1562an Nicolao Landuchiok euskarazko hiztegirik zaharrena egin zuen non eta Gasteizen.

XVII. Mendea

1612an bidaiari ezezagun bat igaro zen Gasteiztik eta zera idatzi zuen, “Vittoria hiri txiki eta ederra da […] bertan euskaraz mintzatzen hasten da, edo eurek osan ohi duten bazala, Bascuence edota Bascongado, eta bertakoek gaztelera bezala darabilte“. *

XVIII. Mendea

Gasteizko herrietan oraindik ere euskaraz hitz egiten zela baieztatzen du 1787n eskuz idatzitako “Pueblos de álava por vicarías, repartidos por sus vecinos en cinco clases” izenburuko koaderno batek. Horrela dio, “hablan el idioma bascongado muchos pueblos de la vicaría de Vitoria, todos los de Gamboa, más los de Salvatierra...” *

XIX. Mendea

1869an Gasteizera etorri zen Henry Morton Stanley esploratzaile ospetsua, “nada más apearme en la estación de Vitoria me vi asaltado por una multitud de lugareños […] que, en puro vasco, anunciaban los nombres de los hoteles que representaban“.

Gaur egun

2011ko datuen arabera Gasteizko biztanleen %21,5 euskaldunak dira , %19,6k euskara ulertzen du baina ez du oso ondo hitz egiten eta %58,9 erdalduna da.

* Estibaliz Breñas Gonzalez de Zarate eta Jabi Otsoa de Aldak idatzitako Arabako Euskal Hotsak atera ditugu testu eta datu asko.

http://www.gasteizen.com/2014/10/21/en-vitoria-nunca-se-ha-hablado-euskera/